TEMPOMOBILE DANTZA KONPAINIA Iruñean sortu zen, 1994an, Becky Siegel koreografo ipar-amerikarraren zuzendaritzapean. Beckyk dantzari gaztez osatutako talde bat eratu zuen dantza hizkuntza berria eta adierazkorra lortzeko xedez, alderdi anitzeko mintzo hurbila, hunkigarria eta harritzekoa. Handik aurrera, Espainiako eta atzerriko antzoki ospetsuetan eta izen handiko jaialdietan dantzatu da konpainia. Bestalde, ahalegin sutsuan aritzen da Nafarroako dantza garaikidezaleen multzoa ontzeko. Hori dela eta, herri txikietan ere dantzatu, eta ikasleentzako emanaldi didaktikoetan laguntzen dute.

Siegelek hamaika ikuskizun sortu ditu Tempomobile taldearentzat, gehienak musikariekin egindako elkarlanen emaitzak. Ana Radomska biolin-jotzailearekin Lo Bailado sortu zuen 1995ean eta SINE NOMINE musika tailerrarekin Ultreya montatu zuen 1996an. Kepa Junkera trikitilari bilbotarrarekin egindako lanaren ondorioz, 1997an Casi izeneko obra eta, 1998an, Bihotzaren Hegoak sortu zituen Siegelek. 2000an, Mikel Errazkinek jatorrizko musika eginik, Sorotan Bele talde mitikoaren fundatzailearen Airborn izeneko dantza muntaiari ekin zion. Bestalde, 2004an La memoria de las piedras estreinako aldiz eman zen, Javier Paxariñoren zuzeneko musikaz ondurik. Azkenik, 2005ean, Paco Iglesias konpositorearekin batera egindako lanaren fruitua dugu Still moving izenekoa.

Becky Siegel Denverren sortu zen, Coloradon (Estatu Batuetan). New Yorken hezkuntza jaso eta, besteak beste, Martha Grahamekin, Merce Cunninghamekin eta Melissa Haydenekin ikasi zuen. New Yorkeko abangoardiako Jeannie Hutchins eta Richard Bull dantzari ospetsuekin dantzatu zen. Profesional hauen inprobisazio konpainian urtetan aritu zen. Columbiako (New Yorkeko) unibertsitatean Dantzan lizentziatu ondoren, " TIMEBENDERS " izeneko bere lehenengo konpainia sortu zuen. Besteak beste, Borah Bergman eta Michael Brennan musikariekin batera aritu zen lanean, koreografiak sortzen. 1986an Bartzelonara abiatu, eta Jordi Rossinyol konpositorearekin zenbait lan egiteaz gainera, Miquel Gaspá klarinete-jotzailearekin eta " Silenci " dantza-antzerki taldearekin obra ugari ekoitzi zituen. Kataluniako hiriburuan zelarik, Espainiako konpainia garrantzitsuenetariko batzuetan aritu zen irakasle gonbidatu, besteak beste Lanonima Imperial, Danat Dansa eta Ballet Contemporani de Barcelona izenekoetan. 1992. urteaz geroztik Becky Iruñean bizi da. Nafarroako hiriburuan Dantza Garaikideko eta Inprobisazio eskolak emateaz gainera, Carme Portaceli, Valentín Redin, Pablo Ramos eta Ángel Sagües zuzendarien antzezlanetan lagundu du.

Mikel Gaztelurrutia Erdozain (Pianojole,moldatzaile eta musikagilea). Sarrerako examiña pasa ta gero, Bartzelonako Goi Mailako Kontserbatorioan piano klasikozko goi mailako Ikasketak egiten ditu Carme Undabarrena Katedradunarekin. Jan Wijn,Albert Nieto,Edith Fischer eta Paul Badura Escoda bezelako Maixuekin ikastaroak betetzen ditu. Goi mailako hiru lizentziaturak(piano klasikoa,hizkuntz musikala eta pedagogiazkoa) bukatu ondoren,jazzaren munduan murgiltzen da Iñaki Salvador,Joan Diaz "Taller de Musics" delakoan , Bruno Louise,eta Academie Europeenne de Languedoc-en Charles Loosen maixuen zuzendaritzapean. Telecinco, ETB eta KTB bezelako telebistentzat egin ditu grabaketak. Joan Diaz ,Mikel Andueza,Richie Ferrer,Vincent Thomas,Miquel Casany ,"Wagon Cookin",David Johstone,Carlos Nuñez eta Kepa Junkera bezelako artistekin jo du. Gaur egun "Mikel Gaztelurrutia hirukote","The new jazz voices ensemble" eta "Brazilian Sextet" proiektuen sortzaile eta zuzendaria da. 2009 an ,"The new jazz voices ensemble" proiektua grabatu du, zuzendari,pianojole,moldatzaile eta musikagile bezela.Aipatzekoada Donostiako Jazzaldiak , "Mikel Gaztelurrutia hirukote" eta "The new jazz voices ensamble",bi proiektu hauek aukeratu zituen 2009. edizioan programaketa ofizialean sartzeko.
Egun, hirukotean izango den bere bigarren diskaren grabaketa lanean ari da. Becky Siegel iparamerikar Koreografarekin "yo!" deritzon dantza garaikidea eta jazz musika zuzenean batzen dituen kuskizuna sortu du , musika berak egiña eta "Mikel Gaztelurrutia hirukote" arekin interpretatua zuzenean. 2001.urtetik hona,piano jazz irakasle da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan. Postgradoko ikasketei dagokionez "Musika ahalmenen garapenari buruzko ikerketa Masterra" egiten dihardu Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Clemente Bernad Iruñar fotografoak zuzenduriko Memoria historikoari buruzko filmaren musika egin du.

Paco Iglesiasek musika konposatu du Nafarroako antzerki talde anitzentzat (T.E.N., Gus Marionetas eta Sambhu Teatro taldeak barne). Tempomobile taldearen Still moving azken muntaiarentzako partitura sortu zuen.

Carlos Salaberrik Tempomobile taldearentzako argiztatze diseinuak sortu ditu 1996. urteaz geroztik. Arte Dramatikoan diplomatu zen Bartzelonako Institut del Teatre eskolan. Antzerki alorrean, ondoko obrentzako diseinu hauek sortu ditu: "Desperrados", "Manolito Gafotas", "Gus y Gas", "El amigo de John Wayne", "Kokoroko", "Las mujeres de verdad tienen curvas", "El Decamerón", "Como agua para chocolate" eta Ados Teatroak egindako "Einstein" . Musikari dagokionez, Oreka TX eta Oskorrirekin lan egiten du maiz.

Patxi Fuertes , margolaria, eskultorea eta eszenografoa, Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1993. urteaz geroztik txotxongiloak, maskarak, erraldoiak, buruhandiak, atrezzoa eta eszenografiak sortu ditu Nafarroako Antzerki Eskolaren ekoizpen guztietarako. Nafarroako antzerki talde anitzentzat ere egin du lan: T.E.N, Sambu Teatro eta Iruña Pequeño Teatro konpainientzat, besteak beste. Nafarroako Antzerki Eskolan Artearen Historia, plastika, eszenako teknika, txotxongilo eta herriko dantzetako eskolak emateaz gainera, txotxongiloentzako dramatizazio tailerrak bideratzen ditu haurrentzat.

Isabel Morales bi hamarkada luze aritu da Nafarroako antzerki talde garrantzitsuenentzako jantziak sortzen eta josten: Teatro Bajo la Arena, Trokolo, Iruña Pequeño Teatro , Kollins Clown, eta Nafarroako Antzerki eskolako eta Errege Magoen Kabalkadarenak, besteak beste. Antzeki-Dantzan Bartzelonako Sense Tempo taldearentzako jantziak ere diseinatu ditu.